Lagunok, nahi eta gustu guztientzako udalekuak ditugu gaur egun. Sarrera honetan oraintxe eskeintzen diren udaleku eta egitasmo motak aipatuko dizkizuet, horrela zuek aukeratzen hasteko!
- Udaleku irekiak: egitasmo honetan ekintza eta ateraldi ezberdinak egiten dira herri eta auzoetan, baina etxera joaten dira lotara. 4 edo 5 egun irauten dute eta 3-11 urtetako haurrentzat daude zuzenduta.
- Egonaldiak: gai zehatz batean oinarritzen dira hauek, hala nola, bertsolaritza, ingelera, zientziak, abentura ekintzak...
- Udaleku itxiak: astebete edo bi asteko egonaldi hauek aukera paregabea dira lagun berriak egiteko eta leku ezberdinak ezagutzeko. Mendi, landetxe edota hondartza inguruan kokatzen dira eta ekintza, tailer eta ateraldi ugari egiten dira.
- Trukeak: Beste nonbaiteko gaztetxo batekin elkarbizitza eginez, bertako hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera ematen duen udalekua duzue hau.
- Auzolandegiak: lanerako prest dauden gaztetxoentzat aukera paregabea dugu hau, bertan, herriko guneren bat berriztatzeko, mendiguneetan bidexkak edo hesiak prestatzeko, eraikin zaharrak berreraikitzeko, ekintza sozialak prestatzeko...aukera izango duzuelarik.
- Kanpaldiak: Naturan bibitzea gutuko duzuenontzat aukera paregabea duzu hau, bertan kanpai dendetan lo egiten baita, naturarekin harreman zuzena izanez. elkarlana eta talde antolakuntza funtzezkoak dira hemen.
- Ibilaldiak: Kirol amorratuentzat, oinez zein bizikletaz natura eta ingurua ezagutzeko aukera ematen dizuen egitasmoa duzue hau.
Informazioa ondorengo loturan eskuragai dago:http://www.gazteaukera.euskadi.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario