2010/05/30

AZKEN ESKAINTZAK BERO BERO!!

LEKUA DATA
Larraul (pilota kanpaldia) Ekainaren 27tik Uztailaren 2ra
Zugarramurdi Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra
Getaria (Astizu Aterpea) Abuztuaren 1etik 8ra
Zuhatza Abuztuaren 11tik 15era

2010/05/21

UDA GERO ETA HURBILAGO DAGOOO!!

kaixo lagunok!!
Uda gero eta hurbilago dago eta hori esan nahi du udalekuen garaia hastear dagoela!! espero dut orain arte jarri dizuedan informazio guztia baliagarri suertatu izana eta udalekuren bat aukeratuta izatea jada. horrela ez bada ez larritu, lanean jarraituko bainaiz!!hurrengora arte!!

2010/05/16

HAU EZ DUK MISIO INPOSIBLEA!

Udalekuetan ongi pasatzeaz gain, ohitura onak lantzen dira. Adibidez, lagun berriak egiten dira, kirol asko praktikatzen da... Eta, hauez gainera, osasuna eta naturarentzat onuragarriak direnk ekintzak eta gauzak ere ikasten dira: ongi jaten, garbia izaten... 
Honi lotuta, eskuragai daukazue interneteko WebQuest hau: http://www.users.ties.k12.mn.us/~xrayo/Mision.html
Bertan, osasunarentzat onuragarriak diren ohiturak lantzen diren udaleku baten proposamena azaltzen da. Beraz, oso leku interesgarria izan daiteke, ongi pasatzea ez ezik, asko ikasiteko aukera ere eskaintzen duelako.  Interesa izanez gero, sartu eta behar adina informazio aurkituko duzue.

MOTXILA PRESTATZEKO MATERIALA

Gaurkoan motxila prestatzeko adibide bat daukazue hemen. Udalekura eraman beharko duzuen materialaren zerrenda eta hainbat argibide agertzen dira. Ez ahaztu ezer ez!!
Informazio gehiago nahi izanez gero,hona hemen Dindaia Fundazioaren helbidea:http://www.dindaia.com



2010/05/12

DINDAIA FUNDAZIOAREN ESKAINTZA

Dindaia Fundazioa Nafarroan kokatzen da eta Euskara Elkarteko partaide da. urtean zehar hamaika ekintza prestatzen ditu, eta hoien artean, udalekuak badaude ere. Ondoren jarri dudan helbidean aurten prestatu duten triptikoa duzue informazio guztiarekin:

INGELERA IKASTEKO UDALEKUAK

Ingeles amorratuentzako aukera badago ere udalekuetan, izan ere asko dira honelako egonaldiak eskeintzen dituzten eskola zein elkarte. Hoien artean Hemingway Institutoa dugu. Araban kokatzen dira, Villanañe herrian hain zuzen ere, patrimonio artistiko eta kultural eta izugarrizko paisai ederrak dituen herria, alegia.

Bertan herri ezberdinetako gazteak elkartuko dira harreman berriak egiteko aukera bikaina izanik. 

Egunero ingelesa ikasteko saioak izateaz gain, naturarekin harremanetan jartzeko ariketak, kirol jarduerak eta jolasak egingo dituzte, hori guztia inguru eder hori ezagutuz!!

Baloreak barneratzeko oso aproposa dira ere udaleku hauek, izan ere,  autonomia, lagunartekotasuna eta kooperazioa dute helburu.

 



Ekainean eta uztailan antolatzen dira udaleku hauek eta aukera ezberdinak ematen dizkiete ikasleei:
1. klasera joan bakarrik.
2. klasera eta bazkaltzera joan.
3. bertan lo egin.
Ikusten duzuenez oso aukera irekia duzue udaleku honetan, hortaz, ingelesa ikasteko eta Araba hobe ezagutzeko gogotsu bazaudete, hementxe daukazue informazio gehiago lortzeko helbidea:
http://www.institutohemingway.com/

BERTSO UDALEKUEN BIDEOA!!!

Aupa lagun!!
Hementxe pasa den  urteko bertso udalekuen bideoa ikusgai daukazue, oraindik ere zalantzan zaudetenentzat, edo alderantziz, gogo itzelak dituzuenentzat, goxoki moduan!!
Bideoa Ander Lizarralde bertsolari eta iaz monitore ibili zenaren eskutik eskainita dago Youtuben.