Ingeles amorratuentzako aukera badago ere udalekuetan, izan ere asko dira honelako egonaldiak eskeintzen dituzten eskola zein elkarte. Hoien artean Hemingway Institutoa dugu. Araban kokatzen dira, Villanañe herrian hain zuzen ere, patrimonio artistiko eta kultural eta izugarrizko paisai ederrak dituen herria, alegia.
Bertan herri ezberdinetako gazteak elkartuko dira harreman berriak egiteko aukera bikaina izanik.
Egunero ingelesa ikasteko saioak izateaz gain, naturarekin harremanetan jartzeko ariketak, kirol jarduerak eta jolasak egingo dituzte, hori guztia inguru eder hori ezagutuz!!
Baloreak barneratzeko oso aproposa dira ere udaleku hauek, izan ere, autonomia, lagunartekotasuna eta kooperazioa dute helburu.

Ekainean eta uztailan antolatzen dira udaleku hauek eta aukera ezberdinak ematen dizkiete ikasleei:
1. klasera joan bakarrik.
2. klasera eta bazkaltzera joan.
3. bertan lo egin.
Ikusten duzuenez oso aukera irekia duzue udaleku honetan, hortaz, ingelesa ikasteko eta Araba hobe ezagutzeko gogotsu bazaudete, hementxe daukazue informazio gehiago lortzeko helbidea:
http://www.institutohemingway.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario