2010/04/14

BERTSO UDALEKUAK



Bertsozaleentzat ere Bertso Udalekuak badaude, oso eskaintza interesgarriak eta primeran pasatzeko aukera ematen dituztenak. Bertso Elkarteak antolatzen ditu eta Euskal Herriko hainbat tokitan izaten dira. Bertsotan aritzeaz gain, ateraldiak eta festak ere egiten dira. Lagun artean ongi pasatzeko aukera paregabea!
Hona hemen aurtengo proposamenak:


1. Bidarrai: rafting, trinkete, mendi ateraldiak eta mila abentura.
2. Orio: hondartza, zelaiak eta parkeak.
3. Irañeta: Aralarren mendi ateraldiak eta igerilekuak.
4. Muxika: ur kirolak, gaubelak eta jolasak.
5. Zuhatza: Urdaibaira ateraldia, frontoia eta mendi ateraldiak.
informazio geihago nahi izanez gero, joan zaitezte lotura honetara: www.bertsozale.com
ONGI PASA ETA BOTA BERTSO ASKO!!!

2010/04/11

ZIENTZIALARI AMORRATUENTZAT

Elhuyar Zientzia Elkarteak urteak daramatza gazteentzako zientzia udaleku eta egonaldiak prestatzen honako ardatzari jarraiki: aisialdia zientzia-ekintzetan eta tailerretan uztartuz.
12-16 urteko gazteentzako dago zuzenduta, hortaz badakizu, zientzia amorratu bat bazara anima zaitez! zientziarekiko duzun jakinmina eta irudimena piztuko zaizkizu eta gero eta erakargarriago izango da zuretzat!! 

Informazioa Elhuyar fundazioaren web guneak eskaintzen du, helbide honetan hain zuzen:  http://udalekuak.elhuyar.org


AUZOLANDEGIAK


Gaurkoan auzolandegiei buruz informazio gehiago ematea pentsatu dut. Erronka berriak aurrera eraman nahi duzuen gaztetxoentzako aukera paregabea da, ikusi ezazue!!
Gizarte proiektu batean parte hartu, adiskide berriak egin eta ondo pasa, errota zahar bat konpondu, natur parkea txukundu, putzu edo zubi zahar bat berritu, erromatarren aztarnak bilatu, erreka bat garbitu, herriko haurrentzat antzerkia egin… Baina guztia ez da lana, aisialdirako denbora badago ere: ateraldi turistikoak, honartzara, zinemara, mendira...
15 egun edo hilabeteko epea izan ohi dute eta 14-16 urteko gazteentzat daude zuzenduta. Bertan lagun eta harreman berriak egiteko eta balore eta oihuturak ezagutzeko aukera egoten da.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan izaten dira orokorrean, baina baduzue ere  Euskal Herritik kanpo egiteko aukera, hala nola Maroko edota Hego Amerikan.
Hortaz, badakizue, motxila prestatu eta lanerako eta ongi pasatzeko grinak piztu!!
Informazioa hurrengoa loturan eskuragai dago: http://www.gazteaukera.euskadi.net