2010/04/11

AUZOLANDEGIAK


Gaurkoan auzolandegiei buruz informazio gehiago ematea pentsatu dut. Erronka berriak aurrera eraman nahi duzuen gaztetxoentzako aukera paregabea da, ikusi ezazue!!
Gizarte proiektu batean parte hartu, adiskide berriak egin eta ondo pasa, errota zahar bat konpondu, natur parkea txukundu, putzu edo zubi zahar bat berritu, erromatarren aztarnak bilatu, erreka bat garbitu, herriko haurrentzat antzerkia egin… Baina guztia ez da lana, aisialdirako denbora badago ere: ateraldi turistikoak, honartzara, zinemara, mendira...
15 egun edo hilabeteko epea izan ohi dute eta 14-16 urteko gazteentzat daude zuzenduta. Bertan lagun eta harreman berriak egiteko eta balore eta oihuturak ezagutzeko aukera egoten da.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan izaten dira orokorrean, baina baduzue ere  Euskal Herritik kanpo egiteko aukera, hala nola Maroko edota Hego Amerikan.
Hortaz, badakizue, motxila prestatu eta lanerako eta ongi pasatzeko grinak piztu!!
Informazioa hurrengoa loturan eskuragai dago: http://www.gazteaukera.euskadi.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario