Bertsozaleentzat ere Bertso Udalekuak badaude, oso eskaintza interesgarriak eta primeran pasatzeko aukera ematen dituztenak. Bertso Elkarteak antolatzen ditu eta Euskal Herriko hainbat tokitan izaten dira. Bertsotan aritzeaz gain, ateraldiak eta festak ere egiten dira. Lagun artean ongi pasatzeko aukera paregabea!
Hona hemen aurtengo proposamenak:
1. Bidarrai: rafting, trinkete, mendi ateraldiak eta mila abentura.
2. Orio: hondartza, zelaiak eta parkeak.
3. Irañeta: Aralarren mendi ateraldiak eta igerilekuak.
4. Muxika: ur kirolak, gaubelak eta jolasak.
5. Zuhatza: Urdaibaira ateraldia, frontoia eta mendi ateraldiak.
informazio geihago nahi izanez gero, joan zaitezte lotura honetara: www.bertsozale.com
ONGI PASA ETA BOTA BERTSO ASKO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario