LEKUA | DATA |
Larraul (pilota kanpaldia) | Ekainaren 27tik Uztailaren 2ra |
Zugarramurdi | Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra |
Getaria (Astizu Aterpea) | Abuztuaren 1etik 8ra |
Zuhatza | Abuztuaren 11tik 15era |
2010/05/30
AZKEN ESKAINTZAK BERO BERO!!
2010/05/26
EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN!!
Iepa!!
Hementxe duzue Euskal Herria hobe ezagutzeko eta gozatzeko ipuina eta hainbat jolas.
Hementxe duzue Euskal Herria hobe ezagutzeko eta gozatzeko ipuina eta hainbat jolas.
EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN
View more presentations from enara.
2010/05/21
2010/05/16
HAU EZ DUK MISIO INPOSIBLEA!
Udalekuetan ongi pasatzeaz gain, ohitura onak lantzen dira. Adibidez, lagun berriak egiten dira, kirol asko praktikatzen da... Eta, hauez gainera, osasuna eta naturarentzat onuragarriak direnk ekintzak eta gauzak ere ikasten dira: ongi jaten, garbia izaten...
Honi lotuta, eskuragai daukazue interneteko WebQuest hau: http://www.users.ties.k12.mn.us/~xrayo/Mision.html
Bertan, osasunarentzat onuragarriak diren ohiturak lantzen diren udaleku baten proposamena azaltzen da. Beraz, oso leku interesgarria izan daiteke, ongi pasatzea ez ezik, asko ikasiteko aukera ere eskaintzen duelako. Interesa izanez gero, sartu eta behar adina informazio aurkituko duzue.
Etiketak
ohitura onak,
osasuna,
udaleku,
webQuest
MOTXILA PRESTATZEKO MATERIALA
Gaurkoan motxila prestatzeko adibide bat daukazue hemen. Udalekura eraman beharko duzuen materialaren zerrenda eta hainbat argibide agertzen dira. Ez ahaztu ezer ez!!
Informazio gehiago nahi izanez gero,hona hemen Dindaia Fundazioaren helbidea:http://www.dindaia.com
Informazio gehiago nahi izanez gero,hona hemen Dindaia Fundazioaren helbidea:http://www.dindaia.com
2010/05/12
DINDAIA FUNDAZIOAREN ESKAINTZA
Dindaia Fundazioa Nafarroan kokatzen da eta Euskara Elkarteko partaide da. urtean zehar hamaika ekintza prestatzen ditu, eta hoien artean, udalekuak badaude ere. Ondoren jarri dudan helbidean aurten prestatu duten triptikoa duzue informazio guztiarekin:
INGELERA IKASTEKO UDALEKUAK
Ingeles amorratuentzako aukera badago ere udalekuetan, izan ere asko dira honelako egonaldiak eskeintzen dituzten eskola zein elkarte. Hoien artean Hemingway Institutoa dugu. Araban kokatzen dira, Villanañe herrian hain zuzen ere, patrimonio artistiko eta kultural eta izugarrizko paisai ederrak dituen herria, alegia.
Bertan herri ezberdinetako gazteak elkartuko dira harreman berriak egiteko aukera bikaina izanik.
Egunero ingelesa ikasteko saioak izateaz gain, naturarekin harremanetan jartzeko ariketak, kirol jarduerak eta jolasak egingo dituzte, hori guztia inguru eder hori ezagutuz!!
Baloreak barneratzeko oso aproposa dira ere udaleku hauek, izan ere, autonomia, lagunartekotasuna eta kooperazioa dute helburu.

Ekainean eta uztailan antolatzen dira udaleku hauek eta aukera ezberdinak ematen dizkiete ikasleei:
1. klasera joan bakarrik.
2. klasera eta bazkaltzera joan.
3. bertan lo egin.
Ikusten duzuenez oso aukera irekia duzue udaleku honetan, hortaz, ingelesa ikasteko eta Araba hobe ezagutzeko gogotsu bazaudete, hementxe daukazue informazio gehiago lortzeko helbidea:
http://www.institutohemingway.com/
BERTSO UDALEKUEN BIDEOA!!!
2010/04/14
BERTSO UDALEKUAK
Bertsozaleentzat ere Bertso Udalekuak badaude, oso eskaintza interesgarriak eta primeran pasatzeko aukera ematen dituztenak. Bertso Elkarteak antolatzen ditu eta Euskal Herriko hainbat tokitan izaten dira. Bertsotan aritzeaz gain, ateraldiak eta festak ere egiten dira. Lagun artean ongi pasatzeko aukera paregabea!
Hona hemen aurtengo proposamenak:
1. Bidarrai: rafting, trinkete, mendi ateraldiak eta mila abentura.
2. Orio: hondartza, zelaiak eta parkeak.
3. Irañeta: Aralarren mendi ateraldiak eta igerilekuak.
4. Muxika: ur kirolak, gaubelak eta jolasak.
5. Zuhatza: Urdaibaira ateraldia, frontoia eta mendi ateraldiak.
informazio geihago nahi izanez gero, joan zaitezte lotura honetara: www.bertsozale.com
ONGI PASA ETA BOTA BERTSO ASKO!!!
2010/04/11
ZIENTZIALARI AMORRATUENTZAT
Elhuyar Zientzia Elkarteak urteak daramatza gazteentzako zientzia udaleku eta egonaldiak prestatzen honako ardatzari jarraiki: aisialdia zientzia-ekintzetan eta tailerretan uztartuz.
12-16 urteko gazteentzako dago zuzenduta, hortaz badakizu, zientzia amorratu bat bazara anima zaitez! zientziarekiko duzun jakinmina eta irudimena piztuko zaizkizu eta gero eta erakargarriago izango da zuretzat!!
Informazioa Elhuyar fundazioaren web guneak eskaintzen du, helbide honetan hain zuzen: http://udalekuak.elhuyar.org
AUZOLANDEGIAK
Gaurkoan auzolandegiei buruz informazio gehiago ematea pentsatu dut. Erronka berriak aurrera eraman nahi duzuen gaztetxoentzako aukera paregabea da, ikusi ezazue!!
Gizarte proiektu batean parte hartu, adiskide berriak egin eta ondo pasa, errota zahar bat konpondu, natur parkea txukundu, putzu edo zubi zahar bat berritu, erromatarren aztarnak bilatu, erreka bat garbitu, herriko haurrentzat antzerkia egin… Baina guztia ez da lana, aisialdirako denbora badago ere: ateraldi turistikoak, honartzara, zinemara, mendira...
15 egun edo hilabeteko epea izan ohi dute eta 14-16 urteko gazteentzat daude zuzenduta. Bertan lagun eta harreman berriak egiteko eta balore eta oihuturak ezagutzeko aukera egoten da.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan izaten dira orokorrean, baina baduzue ere Euskal Herritik kanpo egiteko aukera, hala nola Maroko edota Hego Amerikan.
Hortaz, badakizue, motxila prestatu eta lanerako eta ongi pasatzeko grinak piztu!!Informazioa hurrengoa loturan eskuragai dago: http://www.gazteaukera.euskadi.net
Etiketak
aisialdia,
auzolandegia,
balore,
gizarte proiektu,
ohitura
2010/03/24
2010/03/22
udaberrian sartu berriak, udaren zain
Lagunok, nahi eta gustu guztientzako udalekuak ditugu gaur egun. Sarrera honetan oraintxe eskeintzen diren udaleku eta egitasmo motak aipatuko dizkizuet, horrela zuek aukeratzen hasteko!
- Udaleku irekiak: egitasmo honetan ekintza eta ateraldi ezberdinak egiten dira herri eta auzoetan, baina etxera joaten dira lotara. 4 edo 5 egun irauten dute eta 3-11 urtetako haurrentzat daude zuzenduta.
- Egonaldiak: gai zehatz batean oinarritzen dira hauek, hala nola, bertsolaritza, ingelera, zientziak, abentura ekintzak...
- Udaleku itxiak: astebete edo bi asteko egonaldi hauek aukera paregabea dira lagun berriak egiteko eta leku ezberdinak ezagutzeko. Mendi, landetxe edota hondartza inguruan kokatzen dira eta ekintza, tailer eta ateraldi ugari egiten dira.
- Trukeak: Beste nonbaiteko gaztetxo batekin elkarbizitza eginez, bertako hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera ematen duen udalekua duzue hau.
- Auzolandegiak: lanerako prest dauden gaztetxoentzat aukera paregabea dugu hau, bertan, herriko guneren bat berriztatzeko, mendiguneetan bidexkak edo hesiak prestatzeko, eraikin zaharrak berreraikitzeko, ekintza sozialak prestatzeko...aukera izango duzuelarik.
- Kanpaldiak: Naturan bibitzea gutuko duzuenontzat aukera paregabea duzu hau, bertan kanpai dendetan lo egiten baita, naturarekin harreman zuzena izanez. elkarlana eta talde antolakuntza funtzezkoak dira hemen.
- Ibilaldiak: Kirol amorratuentzat, oinez zein bizikletaz natura eta ingurua ezagutzeko aukera ematen dizuen egitasmoa duzue hau.
Informazioa ondorengo loturan eskuragai dago:http://www.gazteaukera.euskadi.net
Etiketak
auzolandegia,
egonaldia,
ibilaldia,
itxia,
kanpaldia,
trukea,
udaleku,
udaleu irekia
2010/02/24
Agurra
Enara naiz eta gaurkoan udalekuetara joan nahi duzuen guztiontzako informazioa emango dizuen bloga sortzen hasi naiz. Lan polita izanen da eta espero dut azkenean guztion gustukoak diren udalekuen berri ematea eta zuen iritziak jasotzea bertatik bueltatzean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)